Gaur iluntzean hitzaldia emango du Algortan 18/98 sumarioan auziperatutako Paul Asensiok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 27a, 10:37

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak sareratzen duen Etengabe.org bitakorak jakinarazi duenez, 18/98 sumarioaren inguruko hitzaldia izango da gaur, abenduak 27, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Hain zuzen ere, auziperatutako Paul Asensio algortarra (argazkian) hartuko du hitza, Arantza Zulueta abokatu bilbotarrarekin batera, "18/98, epaiketa baten erro luzeak" izeneko saioan, 19:30etik aurrera. Argazkia: Txalaparta argitaletxea.

Leioako EHUko campuseko Kazetaritza Fakultateko irakasle kaleratua den Jexuxmari Zalakain ere badago 18/98 sumarioan auziperatuen artean. Hitzaldi honetan, epaiketen gorabeheren artean prentsan normalean irakurtzen ez diren kontuak izango dira mahai gainean, Etengabe.org-en adierazi dutenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun