Bart gaueko hamabi eta erdiak aldera gertatu da ezbeharra: Erandion, Bilboko itsasadarrean, Errontegi zubitik hurbil. Ertzaintzak zabaldu dituen datuen arabera, anguletan ari ziren hiru lagun, bat itsasadarrera amildu denean. Beste bietako batek uretara salto egin du orduan, adiskideari laguntzeko. Hirugarrenak larrialdi zerbitzuei hotsegin die. Urak, ordea, bi lagunak eraman ditu, eta goizaldeko ordubiak aldera aurkitu dituzte erreskate taldeek, hilotz, Errontegi zubiaren inguruan.
Gaiaren inguruko berriak:
Bi arrantzale itota hil dira Bilboko itsasadarrean, Erandio parean (Eitb24.com, 2005 Abe 27)