Egunean zehar, Metabolikeko kideek gabon kanten bildumak oparituko dituzte, kulturaren zabalpenerako copyright-ak suposatzen duen oztopoa salatzeko asmoz. CDan 15 kanta bildu dituzte, euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta gaelikoz. Zerrenda hemen ikus daiteke. Gainera, Leioako Udondo gaztetxean kokatuta dagoen hacklabeko kideek honako eskuorria banatuko dute:
Beste kontsumo era baten alde: gabon kantak elkartrukatzea ona da
CD honetan dauden gabon kantak Internetetik hartuak dira, fitxategi elkartrukatze sare (P2P) baten bitartez. Hau egitea ilegala dela sinestarazi nahi digute. Gure kultura herrikoia disketxeena dela pentsarazi nahi digute. CD honetako kantak publikoan entzutea debekatzen digute, eta etorkizunean CD hauek bezalakoak oparitzea ere debekatu nahi digute, bai zuri bai guztioi. Kulturaren eskuratzea murriztu nahi dute, kultura bera kontsumo produktu soil bat bihurtuz. Arau horien arabera, balore ekonomikorik ez duenak ez du inolako balorerik.
Gabon kantak taldeka abesteko kantak bezala sortu ziren, gabonetan kantatzeko hain zuzen. Beraz, kultura herrikoiaren emaitza dira. Horregatik hain zuzen, elkartrukatzea ona dela erakusten dute. Elkartrukatzeko sortu zirenak, orain, "jabetza intelektualaren" legearen erruz, elkartrukatuak izan daitezen oztopatzen da, gero eta indar handiagoz gainera.
Horregatik, guk musika CD hau oparitzen dizugu: Kulturaren eskuratzea librea dela eta izan behar dela erakusteko. CD honen barruan dauden kantuak Copyrightarekin babestuak daude. Gutxi batzuren negozioa lehenesten da guk guztiok daukagun kulturaren eskuratze eskubidearen kaltetan. Baina gauzak beste era batera egiteko aukera dago. Tresna
desberdinak erabiliz, kultura askatu dezakegu. Edozein kultura motaren sortzaile bezala (kantak, laburmetraiak, edonolako testuak), gure sorketak era librean eskuragai izatea bermatu dezakegu, copyleft motako lizentzia libreak erabiliz (Creative Commons lizentziak adibidez).
Gure sorketak askatzeaz gain, kultura elkartrukatzen aritu gaitezke; bai Internet bitartez, bai lagunen artean (adibidez CD hau zabalduz). Guzti honengatik, "Elkartrukatzea ona da" kanpainatik helburu bikoitza
proposatzen dizugu datorren urte berriarentzako: askatu ezazu kultura eta sortu ezazu kultura librea.
Kopia ezazu musika CD hau eta banatu zure lagunen artean.
http://compartiresbueno.net
Argibideak
Bizkaiko Unibertsitate Arteko Asanbladak bultzatutako Jardunaldiei buruzko argibide gehiago izateko edo herri bazkarian izena emateko 667 766 290 telefonora edo aassuuccaa@hotmail.com e-postara jo daiteke. Antolakuntzak herri bazkaria 3 euro inguru balioko duela kalkulatu du, eta eskatu du norberak bere platera eta mahai-tresnak eramatea.