Eusko Jaurlaritzak eta EHUk Euskal Herriko Hizkuntza Adierazleen Sistema garatzeko hitzarmena sinatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 27a, 20:24

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak lan-hitzarmena sinatuko du Euskal Herriko Unibertsitatearekin azken honek Hizkuntza Politikorako Sailburuordetzak sortutako "Euskal Herriko Hizkuntza Adierazleen Sistema" izeneko egitasmoaren garapenean lagun dezan. EAEko gobernuak EAS izeneko programa hau sortu eta abian jarria du "euskararen egoera zehatzari buruzko informazioa lortzeko helburuarekin". Hizkuntzak berak EAE osoan daukan garapenari buruzko datuak hedatzeko asmoa ere azaldu dute. Argazkian, EHUko Leioako campuseko liburutegi nagusia.

Era berean, ekimen honen bidez, hizkuntza politiken eta abian jarritako antzeko ekintzen eragina ezagutarazi nahi dira, ondorioz, berauek hobetu eta garatzeko neurri egokiak hartzea errazago izan dadin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun