Hain zuzen ere, 2-4 eta 4-10 urte bitarteko haurrentzako bi jolasgune berri ipintzeko, zoru bigunekoak, egingo dira lanak, udal arduradunek zehaztu dutenez; baita edateko iturria jarri eta bideen egungo trazadura aldatzeko ere. Azken kontu honi dagokionez, espaloiak txikitu eta plaza handiagotuko dute. Horretaz gain, zuhaixka hesi batekin babestuko da ibilgailuetatik jolasugunea. Espaloietan, berriz, “Bilbao” erako baldosa hidraulikoa ipiniko da eta, plazako zoruan, Getxo udalerriko gainontzeko oinezkoen guneetan dagoen baldosa zimurra.
Plazako sarrera eta irteeretan oinezkoen lau pasabide “garai” ipiniko dira autoen abiadura geldotzeko eta irisgarritasuna hobetu aldera. Horretaz gain, Maximo Agirre kaleko 9. zenbakian egun dagoen autobus geltokia 13. zenbaki parera aldatuko da. Toki horretan, 10 metrokoa izango da espaloiaren zabalera eta Bizkaiko Foru Aldundiari markesina jartzea eskatuko zaio.