Publizitate duina aldarrikatzeko erakusketa ibiltaria jarri du gaur Bilgune Feministak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 27a, 21:04

Getxoko Bilgune Feministak egun osoan zehar ikusgai jarri du "Publizitate duina gure eskubidea!" lelopean burututako erakusketa ibiltaria. Gasteiztik ekarritako publizitate argazki sexisten bilduma goizean Telletxe plazan izan da eta arratsaldean Itzubaltzeta gaztetxean ikus daiteke. Talde feministak salatzen duenez, egun "publizitateak rol ezberdinak egokitzen dizkie emakume eta gizonei, era honetan bakoitzak jendartean betetzen dituen funtzioak mantenduz". Erakusketarena bezalako ekintzen bidez kolektiboak arazo honen gainean arreta bideratzea nahi du, "emakume eta gizonek berdintasunean agertaraziko duen publizitatea" lortzeko bidean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun