Urtarrilaren 7an Nafarroako Berriobeiti herrian ospatuko den Hatortxurock festibala hurbiltzeko autobusa antolatuko du Algortako Segik, gazte erakundeak jakinarazi duenez. Presoen aldeko ekimen musikalaren 7. edizioan Soziedad Alkoholika, Habeas Korpus, Etsaiak, Kuraia, Lendakaris Muertos eta Kaotiko arituko dira kontzertuan. Autobusean izen-ematea Gorrondatxe herriko tabernan edo amnistia tabernan egin daiteke, 13 euroen truke. Sarrera ere eros daiteke 15 eurotan (kontzertuan bertan 18 eurotan egongo da). Bestalde, Koska irratiko "Goizero goizero" magazinak Hatortxurockerako 2 sarrera zozketatuko ditu bihar, asteazkena, goizeko 9etatik 12etara deitzen dizkieten entzuleen artean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!