Jagoba Terrones edozein momentuan kalera daiteke

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 28a, 19:56
Jagoba edozein egunetan irten daiteke kalera. Izan ere, dagoeneko kalean izan beharko litzatekela azaldu zuen atzo Arantza Zulueta abokatuak 18/98 epaiketari buruz, Pol Asensiorekin batera, Algortan eman zuen hitzaldian, entzule batek egindako galderari erantzunez. Zuluetak azaldu zuenaren arabera, Jagoba 5 urteko espetxe zigorra betetzen ari da. Kontutan izanik 33/01 sumarioan (Amnisitaren Aldeko Batzordeen kontrako sumarioa) behin behineko espetxealdian 4 urte egin dituela, abokatuek Espainiako Auzitegi Nazionalean eskatu dute denbora hori aurreko espetxe zigorraren barruan sartzu eta, horrela, kalera ateratzeko. Gero AABen gaineko epaiketa egiten denean, orduan ikusiko da sumario horrengatik libre geratu edo zigortzen duten.
Bitartean, fiskalak bere txostena noiz egin zain dago Jagoba kaleratzeko erabakia. Fiskalak, berez, txostena egina eduki beharko luke, eta ezin da esan noizko egingo duen. Bestela ere, txostena egin eta epaileak askatasuna eman arte ezin dugu ziur esan kaleratuko denik, denok ondo dakigun bezala Espainiako Auzitegi Nazionalean edozer gerta daiteke-eta.

Etengabe.org
http://etengabe.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun