Bizkaiko Txistularien Gabonetako Kontzertua izango da etzi Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 28a, 22:22

Gorlizko Andramari elizak hartuko du etzi, abenduak 30, Bizkaiko Txistularien Gabonetako Kontzertuaren VI. edizioa. Gainera, 2002an egon ondoren hau izango da bigarren aldia ekimen musikal hau Gorlizen burutuko dela. "2002an esperientzia ona izanda bueltatzea erabaki dugu" jakinarazi dute Bizkaiko Txistulari Elkarteko kideek. Gauzak horrela, ostiralean 20:15ean, Bizkaiko Txistularien Elkarteko kideekin batera Barakaldoko Udal Bandaren metal eta perkutsio boskotea, Barakaldoko Musika Eskolaren hari-laukotea eta Scherzo ahots-taldeak jardungo dute. Besteak beste, “Puer Natus In Betlehem” eta “Goazen, Goazen” joko dute. Kontzertuan Gorlizko Zuentzat Kultur Taldeak lagundu du. Argazkia: Txistulari aldizkaria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun