Kukubiltxok “Ekidazu, lehoiek ez dakite biboliña jotzen” antzezlana eskainiko du bihar Altzaga kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 28a, 22:50

Kukubiltxo antzerki taldearen eskutik, “Ekidazu, lehoiek ez dakite biboliña jotzen” obra egongo da ikusgai, Altzaga kiroldegian zabalik dagoen umeentzako jolas parkean, ostegun honetan, abenduak 29, 18:30etik aurrera. Ikuskizun musikal honetan, alegiaren mingotsa eta umorearen gozoa batera doaz. Mikel Zarate idazle bizkaitarraren "Ipuin antzeko alegi mingotsak" liburuan datorren "Ekidazuko astasentia" izeneko alegia izan da Kukubiltxoren inspirazio-iturri. Ekidazuarrek, asto arrantzari-kantariek, Aberetako bazter guztiak argitzen dituzte euren musika doinuekin. Baina, egun batean, Piztiaga&Co multinazionalak merkataritza-gune handi bat eraikiko du bertan eta herriko bizimodua goitik behera aldatuko da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun