Inuzenteen Eguneko albistearen protagonistak izan ziren atzo Zarraoa eta Urkiza

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 29a, 05:17

UKBERRI.NET Hego Euskal Herriko prentsaren ohiturari jarraituz inuzenteentzako albistea argitaratu zuen atzo: Iñaki Zarraoak Getxoko alkatetza laga eta Iñaki Urkiza Ezker Batuko zinegotziari ardura hori utziko ziola. Benetan, datorren urtarrilaren 10ean ez da izango ez ohiko Udal Batzarrik Zarraoaren kargu uztea eta Urkizaren aukeraketa burutzeko. Era berean, EBB eta Ezker Batuaren arteko akordioan jasotakoa asmatu genuen, Iñaki Zarraoa eta Marisa Arrueren deklarazioak bezala. Egiazko informazioa zela pentsatu zutenei gure besarkadarik beroena eskaini nahi diegu.

Gaiaren inguruko berriak:

Getxoko alkatetza Urkizari utziko dio Zarroak (2005 Abe 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun