Estatu mailan egiten ari den kanpainaren barruan, I. Haur Zinema Jaialdia,
La Caixa aurrezki kutxak 4.600 sarrera baino gehiago banatuko ditu Bizkaiko euskal ume eta beren senideen artean Gabonetan zinemara joateko. Banketxeak prentsa-ohar bidez zabaldutakoaren arabera, doako sarrerak oparituz familiek "txikienak protagonista nagusienak diren aisialdiko, kultur eta belaunaldi ezberdinetako jarduerekin goza" dezaten bilatu dute. Doako sarrerak ServiCaixaren edozein kutxazainean lor daitezke, kreditu txartela izatekotan berau erabiliz. Krispetak erosteko bonoak eta dozenaka karaokeen zozketa txartela ere eskura daitezke. Programatutako hiru filma erdaldunen ("King Kong", "Doce fuera de casa" eta "Tiovivo Mágico") doako emanaldiak goizeko 11:00ak eta 11:30ak bitartean hasiko dira urtarrilaren 3, 4 eta 5ean (asteartea, asteazkena eta osteguna)
Artea merkataritzaguneko sei zinema-aretotan. Argibide gehiago nahi izanez gero, 902 333 231 telefonora dei daiteke.