Gorlizko udaltzainek ia 900 salaketa jaso zituzten 2004an

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 29a, 10:09

Gorlizko Udaltzaingoak berriki jakinarazitakoaren arabera, 2004ko urtean 873 izan ziren jasotako salaketak. Horietatik 35 kasu kaleetan zein errepideetan utzitako kotxeen espedienteak izan ziren. Bestalde, Udaltzaingoak azpimarratu du 2003an baino 13 istripu gutxiago gertatu zirela iaz. Azkenik, udaldean bi hondartzain gehiago kontratatu zirela nabarmendu du Gorlizko tokiko Poliziak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun