Erandioko Recypilas enpresak 11.000 tona pila eta bateria birziklatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 29a, 10:38

Asuan kokatutako Recypilas SA enpresak 11.000 tona baino gehiago birziklatu ditu bildutako pila eta bateriako osagaiak erabiliz. Ekoizpen hori enpresa eratu zenetik, 1993tik, orain arte egindakoa da. 1993an, Ihobe Eusko Jaurlaritzako erakundeak eta Indumetal Recycling SA enpresak botoi pilak birziklatzeko eratu zuten Asuako lantegia, baina denbora igaro ahala beste motako pilak eta bateriak birziklatzen hasi zen enpresa. Recypilasek zehaztu duenez azken bi urteotan pilen batuketa era nabarmenean igo da, baina oraindik badago pilak zaramarekin batera botatzen duena. Horregatik gogoratu dute tresna hauek kutsakorrak direla dituzten osagaiak direla eta, batez ere merkurioaren kasuan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun