Herriko gazte guztiak gonbidatuta zaudete, beraz, ostiralean
Itzubaltzeta gaztetxean eskainiko dugun emanaldira. Berau iluntzeko 21:00ak aldera izango da, aurretik hileroko azken ostiral guztietan bezala presoen aldeko kontzentrazioa egingo baita (20:00etan, Xake plazan).
Ez ahaztu, ostiralean 21:00etan Itzubaltzeta gaztetxean "Kaiolatik At!" proiektuaren aurkezpena Segiren eskutik.
Itzubaltzeta / Erromoko Segi
Gaiaren inguruko berriak:
Segik borrokarako tresna berria sortu du DVD formatoan (Gaztesarea)
Gazte mugimendu independentista eta sozialistaren komunikazio tresna berriaren aurkezpena Itzubaltzeta / Erromora iritsi da; "Kaiolatik At!" proiektuak etorkizun oparoa izango duela ziurta dezakegu jada, aurreneko DVDa ikusi eta gero. Orain, ordea, herriari zabaltzeko unea iritsi da, eta horixe bera da Itzubaltzetako Segik ostiralean egingo duena. Hain zuzen ere, ostiralean, hilak 30, "Kaiolatik At"!" DVDaren emanaldia emango du Segik, baita proiektu horren aurkezpena burutu eta behar beste azalpen eman ere.