Hatortxurock jaialdirako bi sarrera zozketatuko ditu Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 29a, 12:06
Urtarrilaren 7an Nafarroako Berriobeiti herrian ospatuko den Hatortxurock festibalerako bi sarrera zozketatuko ditu Koska irratiak. Asteartean UKBERRI.NETek zozketa abenduaren 28an izango zela argitaratu bazuen ere, benetan zozketa datorren urtarrilaren 4an izango da, goizeko 10etan "Goizero goizero" magazinaren barruan eta interesatuek 944 913 994 telefonora deitzea besterik ez dute egin behar izango. Bestalde, Algortako Segik antolatutako autobusean izena emateko Gorrondatxe herriko tabernan, amnistia tabernan zein UK tabernan egin daiteke, azken taberna hau akats bat dela medio ez zela iragarri.
Gaiaren inguruko berriak:

Hatortxurock jaialdirako autobusa antolatu du Algortako Segik (2005 Abe 27)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun