Ataramiñe'05 aurkeztuko dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 29a, 20:05

Abenduaren 30ean, ostirala, Ataramiñe'05 euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoa aurkeztuko dute Algortan, Gorrondatxe kultur elkarteak antolatuta, eta bertan izango dira Ataramiñeren koordinatzaileak. Aurkezpenaz gain, Ataramiñeren zenbaki guztiak ere erosi ahal izango dira. Gogoratu behar dugu, aurtengo Ataramiñen, Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" (Itzubaltzeta / Erromo) eta Galder Bilbao “Txapi” (Algorta) presoen lanak argitaratu direla. Aurkezpena Gorrondatxe herriko tabernan izango da, 18:00etan, amaitu eta azken ostiraleko elkarretaratzera joateko denbora izateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun