ETB-1en emango dute Sopelako lau t'erdiko txapelketaren finala

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 29a, 21:31

Euskadiko Euskal Pilota Federazioak antolatuta gaur iluntzean hasi da, Sopelako pilotalekuan, Eskuz Badakako Lau t'erdiko Elite Txapelketako laugarren edizioa. BBVA eta Sopelako Udalaren laguntzaz, Garikoitz Erroizenea (Añorga K.K.E), Iker Etxebarria (Joko-Alai, Zeanuri), Mikel Gonzalez (Oizpe, Berriz), Asier Aurtenetxe (Lezama), Gorka Lopez Aldai (Danok Lagunak, Urtuella), Ugaitz Renobales (Aurrera-Saiaz, Tolosa), Haritz Lasa (Goierri, Urretxu) y Joseba Ollo (Irurtzun) arituko dira txapelaren bila. Hain zuzen ere, urtarrilaren 15ean jokatuko da finala eta, udal iturriek jakinarazi dutenez, ETB-1en egongo da ikusgai norgehiagoka, 12:00etatik aurrera. Argazkian, Imanol Garai alkatea txapelketaren zozketan.

Ondorengo hau da txapelketaren egutegia:

- Lehenengo jardunaldia: Final laurdenak.
Abenduaren 29an, osteguna.
19:30ean, Sopelako pilotalekuan.

- Bigarren jardunaldia: Final laurdenak.
Abenduaren 30ean, ostirala.
19:30ean, Sopelako pilotalekuan.

- Hirugarren jardunaldia: Finalaurrekoak.
Urtarrilaren 5ean, osteguna.
19:30ean, Sopelako pilotalekuan.

- Laugarren jardunaldia: Finala.
Urtarrilaren 15ean, igandea.
12:00etan, Sopelako pilotalekuan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun