Berria atera bitartean, urtarrilean ere izango da baliagarri Sopelako TAO txartela

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 29a, 21:53
Sopelako Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, urtarril osoan zehar ere izango da baliagarri 2005eko TAO txartela. Bitartean, 2006koa egin nahi dutenek "Los Angeles" auzoan kokatutako bulegora (Akilino Arriola kalea / 94 676 05 40) joan beharko dira. Astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era eta 16:00etik 20:00era dago zabalik. Abenduko udal batzarrean onartu bezala, urteko 24 eurokoa izango da TAO txartelaren salneurria. Horren gaineko xehetasunak, www.sopelana.net webgunean daude eskura. Argazkian, TAOren informazio bulegoa.
Gaiaren inguruko berriak:

TAO mantentzea erabaki du Sopelako Udalak (2005 Abe 21)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun