Evaristo Churrucaren oroigarriko argiak berrituko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 29a, 23:03

Evaristo Churrucaren oroigarriko argiteria aldatu, hobetu eta indartzeko egitasmoa onartu berri du Getxoko Gobernu Batzarrak. 2006ko ekainerako bukatuak egon litezke lanak, udal arduradunek adierazi dutenez. "Energia-eraginkortasun politikari jarraituz", 13 proiektore berri jartzea aurreikusten dute, argia zuzen zein zeharka emateko, monumentua nabarmentzeko asmoz. Lanak burutzeko epea bi hilabetekoa da eta 26.000 euroko aurrekontua dute. Horretaz gain, Areetako kaiaren inguruko argiak ere berrituko dituzte. Besteak beste, 42.500 euro bideratuko dituzte kai-muturreko sarbidean dauden lorategiak eta Abrako Maritimorantz doan ibilbidea argiztatzeko. Horretan ere bi hilabetekoa da lanak bukatzeko epea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun