Getxoko Udalak lankidetza hitzarmena sinatuko du laster Getxo Enpresa eta Merkataritzarekin. Horri esker, 65.000 euroko dirulaguntza jasoko du aurten elkarteak eta, horrela, "erakunde bien arteko harremanak arautuko dira", Iñaki Zarraoa alkateak adierazitakoaren arabera. Diru kopuru hori, 2005ean burutu diren hainbat ekintza ordaintzeko erabiliko dute: 30.000 euro Getxo Moda (argazkian) ibiltokiaren antolakuntzak eragindako gastuetarako erabiliko dituzte, Areetan egin zen urrian; 17.800 euro Gabonetako kanpainaren publizitaterako izango dira; 7.800 euro Getxo udalerriko merkataritza sustatzeko kanpainarentzat; 6.400 euro Gabonetako ornamentaziorako; eta azkenik, 3.500 euro erakuslehioen lehiaketarako. Orain gutxi banatu dituzte horren sariak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!