Algortan emakume bat harrapatu zuen furgonetaren gidaria identifikatzeko laguntza eskatu diete herritarrei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 30a, 21:13
Getxoko udaltzainek ikerketa lanetan dabiltza furgoneta zuri baten gidaria identifikatzeko, Algortako Benantzio kalean 70 urteko emakumea harrapatu ondoren ihes egin baitzuen. Ezbeharra ostegunean izan zen, abenduaren 29an, 18:40ak aldera, Urrutietxe taberna ondoan dagoen zebra-bidean, Bidezabal, Sarrikobaso eta Urduña Mendatea kaleek bat egiten dute bertan. Momentu horretan bertan zeuden hain lagun tokiko poliziei laguntzen ari zaizkie, eurek emandako datuen bitartez, furgonetako gidaria nor den jakiteko. Hala ere, Getxoko Udaltzaingoak herritarren laguntza eskatu du. 94 466 02 02 telefono zenbakira dei dezakete lekukoek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun