Anjel Figueroa Langraitzera ekarri dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 2a, 11:59

Anjel Figueroa euskal preso politiko algortarra abenduaren 16an atera zuten Alcoleako espetxetik (Kordoba) eta joan den ostegunean, abenduak 29, iritsi zen Langraitzera, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe.org bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Urriaren hasieran ere ekarri zuten, baina abenduaren 1ean bueltatu zuten Kordobara. Errepresioaren aurkako erakundeak azaldutakoaren arabera, "tarte horretan espetxeko erizaindegian egon da Anjel Figueroa. Epilepsia arazo larriak izan ditu, eta bertako medikuak adierazi duenez ohean oxigeno eta lasaigarriekin ere egon da. Orain Gurutzetan zeuzkan kontsultekin jarraituko du eta ziur aski ebakuntza egin beharko diote azkenean".

Gaiaren inguruko berriak:

Anjel Figueroa berriro atera dute Kordobatik (2005 Abe 23)

Anjel Figueroa Kordobara eraman dute berriro (2005 Abe 03)

Anjel Figueroa preso algortarra Langraitzen dago, Gurutzetan arreta medikoa jaso ahal izateko (2005 Urr 08)

Kordobako espetxetik atera dute Anjel Figueroa (2005 Urr 04)

Anjel Figueroa preso algortarraren osasun egoera larria da (2005 Ira 29)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun