Amnistiaren gaineko batzar irekia izango da bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 2a, 12:16

Urtarrilaren 3rako, asteartea, amnistiaren aldeko batzarra deitu dute Algortako Askatasuna eta Etxerat elkarteek. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak kaleratzen duen Etengabe.org bitakorak jakinarazi duenez, bertan herriko presoen egoera azalduko da eta ondoren amnistiaren aldeko erakundeak Algortan dituen erronken gainean jardungo dira. Batzarra Villamonte kaleko kultur etxean egingo dute, 19:30ean. Sarrera librea izango da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun