"Kaiolatik At!" komunikazio tresna aurkeztu zuen ostiralean Itzubaltzetako Segik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 2a, 12:39

Iragan ostiralean, abenduak 30, "Kaiolatik At!" komunikazio tresna berriaren aurkezpena egin genuen Itzubaltzeta gaztetxean. Segi gazte erakundearen deialdira 60 bat lagun gerturatu ziren iluntzeko 9ak aldera, eta DVD berriaren emanaldia ikusi ahal izan zuten, baita haren gaineko informazioa jaso ere; bai eskuorrien bidez, bai horretarako prestaturiko egunkari berrien bidez. Oso balorazio positiboa egin daiteke emanaldi hartatik; jendea gustora, interes handiarekin eta adi egon baitzen emanaldi osoan zehar. Amaieran, ez ziren faltan egon zoriontzeko hitzak. Dudarik gabe, etorkizun paregabea dauka "Kaiolatik At!" proiektuak; Itzubaltzeta / Erromon, horren hamaika adierazle daude.

Itzubaltzeta / Erromoko Segi
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun