Bukatzeko, aipatu nahiko genuke uribe Kostako gaztetxe eta gazte asanbladen koordinadorak, urtarrilaren erdialdean, hilak 14, Itzubaltzeta gaztetxean burutuko dituen jardunaldiak. Bertan, Uribe Kostako iraganeko, gaur eguneko eta etorkizuneko erronkak aztertuko dira.
Uribe Kostako Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Koordinadora: Algortako Gazte Asanblada, Sopela eta Urdulizko Gazte Asanblada, Itzubaltzeta Gaztetxea, Udondo Gaztetxea eta Plentziako Gazte Asanblada.
Dagoeneko bost herri dira Uribe Kostan okupazioa eta autogestioaren bidez gaztetxea lortu dutenak. Azkenengoak Sopela eta Urduliz izan dira Ganebarri gaztetxe berriarekin. Bost hilabete pasatu dira PNV-ren Ertzaintzak Igeltsera gaztetxea bortizki desalojatu zuenetik, erresistentzian zeuden gazteen bizitza arriskuan ipiniz. Baina denbora ez doa aurrera debalde eta Uribe Kostako gazte asanbladek egindako lanaren uztak jasotzen hasiak gara. Aipatzekoa da Uribe Kostako herri guztietan PNV daukagula buruzagi eta bere makineria guztia prest dagoela proiektu hauen kontra ekiteko. Horren adibide, Algortako Mentxakabarri gaztetxea dugu. Hilabete pasatxo daramate lanean desalojo mehatxua gainean dutelarik eta dagoeneko hamaika buruko min piztu dituzte, gazteok dauzkagun problematikak agerian utziz. Argazkian, Igeltsera gaztetxea zena, ezkerrean, eta Ganebarri gaztetxea, eskuinean.