Koska irratian egongo da entzungai bihar Algortan egin zen Ataramiñe'05 liburuaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 3a, 12:02

Abenduaren 30ean, Ataramiñe'05 euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoa aurkeztuko zuten Algortan talde horretan ari diren Jon Etxeandiak eta Mitxel Sarasketak, Gorrondatxe kultur elkarteak antolatuta. Urtarrilaren 4an, hau da, asteazken honetan, ekitaldi guztia osorik (Kartzela eta Literatura gaiaren inguruko sarrera, aurkezpena eta ondoko solasaldia ere bai) entzuteko aukera egongo da, 10:30etik aurrera, Koska irratiak (108,0 FM) aireratzen duen Goizero magazinean. Gogoratu behar da, aurtengo Ataramiñen, Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" (Itzubaltzeta / Erromo) eta Galder Bilbao “Txapi” (Algorta) presoen lanak argitaratu direla. Azkenik, bihar ere, urtarrilaren 7an Nafarroako Berriobeiti herrian ospatuko den Hatortxurock festibalerako bi sarrera zozketatuko dira irratsaioan, 10:00etan eta interesatuek 944 913 994 telefonora deitzea besterik ez dute egin behar izango.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun