Sormena neurtzeko aukera ematen dute Nontzefilm eta Nontzeflash lehiaketek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 4a, 10:22
Nontzeberri.com kultur webgune euskaldunak Nontzefilm II. Film Laburren Lehiaketa eta Nontzeflash III. Animaziozko Lehiaketa deitu ditu, FANT Bilboko Zinema Fantastikoaren jaialdiarekin elkarlanean. Film laburren eta animazioen lehiaketetara dagoeneko lanak igorri daitezke. Nontzefilm Lehiaketaren kasuan, lanak jasotzeko epea 2006ko otsailaren 22an amaituko da. Nontzeflash Lehiaketan, berriz, 2006ko martxoren 8an. Dena den, antolatzaileek lanak lehenbailehen igortzera deitu dute, azken unera arte itxaron gabe. Izan ere, lehiaketa hauek on-line egiten dira eta lanak jaso ahala www.nontzefilm.com eta www.nontzeflash.com webguneetan eskegitzen dituzte zaletuen onerako. Iazko edizioan bezala, aurten epaimahaiak banatuko dituen diru sariez gain, FANT 2006an lan onenak eskainiko dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun