Igandean hasiko da Zuberoako maskaraden garaia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 4a, 10:50

Igande honetan, urtarrilak 8, 14:00etan abiatuko dira maskaradak Zuberoan. Urdiñarbeko gazteek antolatu dituzte aurtengo maskaradak eta beren herrian bertan egingo da lehen agerraldia. Gai honi buruz luze eta zabal idatzi zuen Allande Sokarrosek atzo Berrian, Dantzan.com-ek jaso duenez. Sokarrosek hainbat datu eman zuen aurtengo maskaradei buruz, besteak beste, Urdiñarben orain dela 13 urte ez zela maskaradarik egiten, aurtengo maskaradariak sano gazteak direla eta gutxienez 21 emanaldi egingo direla, 20 Zuberoako herritan eta bat Parisen. Argazkia: Dantzan.com.

Gaiaren inguruko albisteak:

Kabana eta Pitxu Urdiñarbetik datoz (Berria) (2005 Urt 03)

Maskaraden egitaraua (Dantzan.com) (2005 Urt 03)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun