Getxoko Udalaren "hizkuntz normalizazio irizpideetara egokitutako" etxez etxeko arreta eskainiko du Lagunduz elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 4a, 13:47

Getxoko Udalak "85.000 orduko arreta" eskainiko die herritarrei, 2006 eta 2007 urteetan, etxez etxeko laguntza zerbitzuaren bitartez, Iñaki Zarraoa alkateak adierazitakoaren arabera. Tokiko Gobernuak 1.700.000 eurotan agindu dio lan horren ardura Lagunduz elkarteari, hain zuzen ere, Getxo udalerrian orain arte zerbitzuaz “modu egokian” arduratu den erakundeari, udal agintariak nabarmendu duenez. Zarraoak zehaztu duenez, beste hainbat kontuen artean, "Udalaren hizkuntz normalizazio irizpideetara egokitu du bere eskaintza Lagunduz elkarteak”. Lan kontratua datorren otsailaren 1ean sartuko da indarrean eta lau urte arteko epe batez luzatu ahal izango dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun