Algortatik Hatortxurockera joan nahi dutenek bihar dute izen-emateko azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 4a, 22:06
Urtarrilaren 7an Nafarroako Berriobeiti herrian ospatuko den Hatortxurock festibalera hurbiltzeko autobusa antolatuko du Algortako Segik. Presoen aldeko ekimen musikalaren 7. edizioan Soziedad Alkoholika, Habeas Korpus, Etsaiak, Kuraia, Lendakaris Muertos eta Kaotiko arituko dira kontzertuan. Autobusean izen-ematea Gorrondatxe herriko tabernan edo Amnistia tabernan egin daiteke, 13 euroen truke. Sarrera ere eros daiteke 15 eurotan (kontzertuan bertan 18 eurotan egongo da). Hain zuzen ere, osteguna (urtarrilak 5) da horretarako azken eguna.
Nabarmentzekoa da Etsaiak orain dela hiru urte ez zuela jotzen euskal oholtzetan, baina taldeko Keuk bere webgunean onartzen duenez, "ensaioak egiten hasi gara eta oso indartsuak ateratzen dira kantuak. Berriro Auo, Iñigito, Paul, Toki eta Mikele´kin ezenarioan elkartzeak oso ilusio haundia egiten dit, espero jarraitzaile guztiekin zuzenean konpartitzea, bertan ikusiko gara!".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun