Energiaren Euskal Erakundearekin hitzarmena berritu du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 5a, 13:39

Getxoko Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) hitzarmena sinatu dute berriro ere, "udalerrian energia zentzuz erabili eta energia berriztagarriak sustatzeko". Adostutakoaren arabera, EEEk tokiko erakundeari aholkularitza zerbitzua eskainiko dio, 2006ko Jarduera Egitasmoa gauzatzerako orduan, zein lekuetan jardun behar duen jakin eta informazioa biltzeko; baita Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, Espainiako Gobernuaren eta Europako Batasunaren dirulaguntzak lortzeko ere. Udalak, bere aldetik, 30.000 euro emango ditu Jarduera Egitasmoa gauzatzeko. Iñaki Zarraoa alkateak nabarmendutakoaren arabera, Getxo udalerrian aspaldi indarrean dagoen hitzarmenari esker, ekintza asko burutu dira, hala nola, Fadura kiroldegiko berotze sistema eraldatzea, Gobela kiroldegian eguzki-panelak (argazkian) jartzea... "Energia polito aurreztu dugu horri esker", udal agintariaren hitzetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun