Larrialdietarako Udal Egitasmoa gaurkotzeko eta udal jabetzakoak diren eraikinetako larrialdietarako planak ikuskatzeko aholkularitza eta laguntza zerbitzua esleitu du 24.243 eurotan Getxoko Gobernu Batzordeak. Gauzak horrela, udalerrian dauden arriskuen azterketa egin beharko du enpresa esleipendunak: uholdeen, gai arriskutsuen garraioaren eta basoetako arriskuen ganekoa, hain zuzen ere. Bestalde, lau udal eraikinetako larrialdietarako planak berraztertu eta gaurkotuko ditu: udaletxea bera, Santa Klaran (argazkian) dauden Hirigintza zein Gizarte Zerbitzuen eraikinak eta Getxoko Benturillena kaleko Langile Arloarena. Oraingo honetan, aipatu etxeetan, larrialdietako ebakuazio seinaleak non dauden jarrita aztertuko, eta arrisku-guneak husteko argiak eta beharginei etxe bakoitzak dituen ebakuazio planen ganeko argibideak emateko informazioa proposatu eta emango dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!