Begoña Bohoyoren heriotza salatzeko kontzentrazioa egingo dute arratsaldean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 9a, 15:12

Gaur arratsaldean dozenaka kontzentrazio egingo dira Euskal Herrian, Begoña Bohoyoren heriotza salatzeko eta emakumeenganako indarkeriaren bukaera aldarrikatzeko, Emakumeen Mundu Martxarako Euskal Herriko Plataformak deituta. Uribe Kostako protestaldia Algortako Telletxe kalean egingo da, metro geltoki ondoan, arratsaldeko 19:30ean. Mugimendu feministaz gain, elkarretaratzeetara deitu du LAB sindikatuak: "Euskal Herrian iaz hamar emakume erail zituen sexu-genero indarkeriak edo indarkeria matxistak. Urte berria hasi bezain pronto, aurtengo lehen hilketa dugu Begoña Bohoyorena".

Begoña Bohoyo pasaitarra iragan urtarrilaren 4an hil zen, 40 urte zituela, ustez X.P.A.E. bikotekideak Hendaiako beren etxean bahituta zuen bitartean hiru egunez emandako tratu txarren ondorioz. Bohoyo ihes egiten lortu zuen baina zituen zaurien larritasuna zela eta ospitalean hil egin zen.

Irungo epaitegiak ustezko hiltzailea Martuteneko espetxera eramateko agindua eman zuen urtarrilaren 5ean, autopsiaren emaitzak ikusi eta akusatua entzun ondoren. Ertzaintzak eta epaileek hainbat kritika jaso dute susmagarria lehenago ez kartzeleratzeagatik, izan ere abenduaren 30ean ihes egitea lortu zuen Bohoyok eta Ertzaintzak bikotekidea atxilotu beharrean, "bere borondatez agertzeko konbentzitu" zuen. Urtarrilaren 2an epaile batek aske utzi zuen. Gainera, Bohoyok iaztik bere bikotekidearen kontrako salaketa bat jarrita zuen eta harrera etxe batean egon zen.

Gaiaren inguruko berriak


Bohoyoren hilketa dela-eta LABen deialdia (Gara)

Bihar egingo dira bikotekideak kolpeka hildako Begoña Bohoyoren hiletak (Berria) (2006 Urt 06)

Begoña Bohoyo larri egon arren, lehen unean Ertzaintzak ez zuen erasotzailea atxilotu eta epaileak aske utzi zuen (Berria) (2006 Urt 05)

Bikotekidea bahitu eta basatiki jo arren, aske utzi zuten gizona (Berria) (2006 Urt 05)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun