Bi gazte atxilotu dituzte Sopelan taberna batean lapurtzen saiatu direlakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 9a, 15:49

Ertzaintzak G.G.I. eta I.A.R. Bilboko gazteak atxilotu ditu gaur goizaldeko 2:30ak aldera Sopelan, Atxabiribilgo hondartzako taberna batean indarra erabiliz lapurtzen saiatzea leporatuta. Ertzaintzak prentsa-ohar baten bidez jakinarazitakoaren arabera, goizeko 2:30ak jo ondoren, Alarma Zentroak Atxabiribil hondartzako ostalaritza-establezimendu batean lapurreta saiakera baten berri eman dio Ertzaintzari. Bertaratu ostean ertzain batzuek tabernan izandako kalteak aztertu dituzten bitartean, beste batzuk handik hurbil dagoen aparkaleku batera joan dira eta argiak piztuta zeuzkan auto bat topatu dute.

Agenteek bi bidaiariak identifikatu dituzte (20 urteko gizonezko bat eta 21 urteko emakumezko bat), eta, ibilgailua miatuta, mazo bat aurkitu dute, ustez tabernako kristala apurtzeko erabilitakoa. Ondoren, agenteek gazteak atxilotu dituzte, indarra erabilita lapurreta egitea leporatuta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun