EHUn "faxisten agerpena" salatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 9a, 20:28

Euskal Herriko Indymedia webgunean Yolanda Couceiro Morin Falange Vasca alderdiko diruzain izandakoa Leioako campusean azaldu dela salatu dute. Zero ezizeneko internautak urtarrilaren 3an Indymediako moderatzailerik gabeko atal batera bidalitako mezu batean Couceiroren agerpenaren berri eman zuen. Esandakoa egiaztatzeko, ondoan ikus daitekeen argazkia bidali zuen, non Gotzone Mora soziologia irakaslea eta PSE-EEko zinegotzia Getxon Couceiroren ondoan agertzen den. Aipatu mezuan, gainera, Zerok zinegotzia iraintzen du: “Yolandita EHUko inguruetatik dabilen labezomorro baten ondoan”. Yolanda Couceiro Santiago Fontenla Conlesen bikotekidea da eta berarekin batera eskuin muturreko alderdietan hainbat banaketetan parte hartu du. Era berean, Couceiro Fontenlak zuzentzen duen “Minuto Digital” Interneteko egunkariko kazetaria da. Zerok erabilitako argazkia kazetariak Gotzone Morari EAEko azken hauteskundeak baino lehen egindako elkarrizketa baten parte da. Elkarrizketa osoa hemen irakur daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun