Bideo lehiaketan saritutako lanen proiekzioak emango die hasiera Kultur Leioako urtarrileko ekitaldiei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 9a, 22:28
Gabonetako jarduerak bukatu diren arren, urtarrilean zehar ere kultur ekitaldi anitzez gozatzeko aukera izango dute leioztarrek. Gauzak horrela, astearte honetatik (urtarrilak 10) aurrera abian izango den egitarauan zine eta antzerki emanaldiak, kontzertuak eta erakusketak ugariak izango dira, Leioako kultur arduradunek prentsa-ohar bidez adierazitakoaren arabera. Beraz, bihar bertan, arratsaldeko 8etatik aurrera, Leioako XII. Bideo Lehiaketako irabazleen lanak proiektatuko dira zine foruma baino lehen. Zehazki leioztar onenari saria (Arcadi Ballesterren "Tabula rasa") eta bigarren saria (Khuruts Begoñaren "Andros y Andrea) lanak izango dira ikusgai. Emanaldia bukatutakoan, "Innisfree" pelikula eskeiniko da Kultur Leioan ere bai, Perseo Zine Forumaren barruan, 2 euroren truke.
Urtarrilaren 13an, ostirala, 14:00etan, Maitasun Gutunen VII. Lehiaketarako lanak aurkezteko epea bukatzen da. Hurrengo egunean, berriz, "Einstein" antzezlana eskeiniko du Ados Konpainiak, 11:30ean eta 13:00etan, Kultur Leioako auditorioan. Euskarazko haur antzezlan honetan berariaz sortutako laborategi antzeko batera sartuko diren neska-mutikoek hurbiletik ikusi ahal izango dituzte "esperimentuak". Leioako kultur iturriek azaldutakoaren arabera, "Zientziaren astea Leioan" egitasmoaren inguruko ekitaldia da "Einstein" eta emanaldi bakoitzean 70 lagunentzako lekua egongo da. Sarrerak (3 euro) BBKren orotarako kutxazainetan, 944 310 310 telefonoan, www.bbk.es web orrian eta txarteldegian bertan lor daitezke.

Azkenik, urtarrilaren 16tik otsailaren 19ra "Kantauriko Koloreak" izango dira Kultur Leioako erakusketa gelan eta, hilabetea bukatu arte, argazki erakusketak, literatura hitzaldiak, jazz-kontzertuak, Bilbaoko Gay/lesbo/trans 3. Nazioarteko Zinemaldiko luzemetraiak eta zenbait cine-forum izango dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun