Getxoko Udalak 14.000 euro gastatu ditu pistoletan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 9a, 23:01

Getxoko Udalak ia 14.000 euro, BEZa barne, erabili ditu bere udaltzainei 26 pistola erosteko. HK USP Compac pistolako 26 ale eta zorroak osatutako horniketaren esleipenerako prozesua urriaren 4an burututako Udal Batzarrean hasi zuen Getxoko Udalak, Manu Etxebarria Ogasun Arloko zinegotziaren proposamena onartuz. Heckler & Koch USP Compac pistolak Parabellum-eko 9 milimetroko balak erabiltzen ditu eta oso tresna arina da, 645 gramo, polimero plastikoz eginda baita. Kargadoreak 12 bala onartzen ditu eta errekamarak beste bat. Egun Espainiako Polizia Nazionalak erabiltzen du, izan ere “Policia Hoy” aldizkariaren arabera, pistola Espainiako Polizia Zuzendaritza Nagusiaren (DGP) Armagintza Zerbitzuak jarritako eskakizun teknikoak betez garatu dute.

Bestalde, 2006rako Getxoko Udalaren lantaldean 118 udaltzain izango dira: bi ofizial (lanpostu bat desagertuko da eta bakarra izango da 2007an), 4 ofizialorde, lehen mailako 13 agente, 93 agente eta 6 biltegiko jagole.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun