Koska irratia Uribe Kostako irrati libreak, aste honetan zehar euskara eta kulturarekin lotutako hiru gonbidatu berezi hartuko ditu bere uhinetan: Gabi Basañez euskaltzalea (argazkian), Gorka Arbizu Berri Txarrak taldeko abeslaria eta Etxe musikaria. Komunikabide horretatik jakinarazi dutenez lehenengo bi elkarrizketak bihar bertan entzuteko aukera izango da. Izan ere, asteazken honetan goizeko 9:30ean "Goizero goizero" magazineko lagunak Basañezekin solastuko dira, EHEko kideak hizkuntz gutxituen arloari buruzko azalpenen harira. Bihar ere, baina gauean, "Resumen Latinoamericano" saioan Gorka Arbizu elkarrizketatuko dute 20:00ak eta 22:00ak bitartean, abeslariak Berri Txarrak Nikaraguan eta Mexikon emandako kontzertuei eta internazionalismoari buruz zer esaterik faltan ez duela izango.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!