Batasunak 10 batzar egingo ditu eskualdean datozen egunotan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 11a, 12:09

Bide Eginez eztabaida prozesuaren azken txanpan sartuta, Batasunak komunikabideen bidez iragarri du 10 herri batzar antolatuko dituela Uribe Kostan bihar eta etzi damu bitartean. Horrela, bihar, osteguna, asanbladak burutuko dira Lemoiz, Astrabudua eta Erandion. Era berean, batzar bateratua egingo dute Plentzia eta Gorlizko ezker abertzaleko alderdiaren kideak eta zaleak. Etzi, berriz, Urduliz, Berango eta Sopelako txanda izango da. Larunbatean, Leioa, Algorta eta Itzubaltzeta / Erromoko Batasunako kideak batzartuko dira. Batzar hauetan urtarrilaren 21ean Barakaldoko BECen publikoki aurkeztuko diren Batasunako Nazio Mahaiaren kide berriak aukeratuko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun