Azterketei begira, ikasteko gelak zabalduko dituzte asteburuetan Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 11a, 18:55
Otsaileko azterketei begira, larunbat honetatik aurrera ikasketa gelak egongo dira zabalik asteburuetan, Leioako campusean, EHUko ikasleentzat. Gauzak horrela, urtarrilaren 14, 15, 21, 22, 28 eta 29an, eta otsailaren 4 eta 5ean Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasgelategian ikasteko aukera egongo da, 9:00etatik 19:30era arte. Hala ere, larunbat goizetan, aipatu fakultatearen ordez, Liburutegi Nagusia irekiko dute 9:00etatik 13.00etara. Bilbon ere Ekonomia eta Empresa Zientzien Fakultateko eraikin nagusiko beheko solairuko ikasgelak eta Bilboko Ingeniaritza Eskolakoak (Luis Briñas-etik sartuz) egongo dira zabalik egun eta ordutegi berean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun