Erandioko udaletxean emango du hitzaldia bihar Joane Somarribak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 11a, 20:23

Ostegun honetan, urtarrilak 12, hitzaldia eskainiko du, Erandioko udalbatza aretoan, emakumezkoen artean euskal txirrindularitzak eman duen kirolaririk ohoratuenak, Joane Somarriba sopeloztarrak hain zuzen ere. “La mujer en el ciclismo. Nuestras campeonas” jardunaldien barruan izango da aipatu ekitaldia, arratsaldeko zortzietatik aurrera. Abenduan, Bizkaiko Kirolaririk Onenari Saria jaso zuen Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiaren eskutik Joane Somarribak, irailan Madrilen jokatutako Munduko Txapelketan, erlojuaren kontrako frogan irabazitako zilarrezko dominari esker. Bere txirrindulari ibilbidean irabazitako azkena, dagoeneko bizikleta utzi baitu sopeloztarrak. Somarribarekin batera, Bizkaia-Panda Software-Durango taldean bere kide izandako Cristina Alcaldek ere parte hartuko du biharko solasaldian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun