Astrabuduan ere zabalduko dute asteburuetan ikasketa gela

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 11a, 20:35
Otsaileko azterketak gainean ditugula, asteburuetan ateak zabaldu ohi dizkie ikasleei EHUko Leioako campusak. Astrabuduan ere gauza bera egiten dute urtero. Gauzak horrela, urtarrilaren 14, 15, 21, 22, 28 eta 29an eta otsailaren 4 eta 5ean, Josu Murueta kultur etxeko ikasketa-gela irekita izango dute, 9:00etatik 14:00etara, gogotik ikasi nahi duten guztiek. Gainera, astelehenetik ostiralera ere zabalik jarraituko du etenik gabeko ordutegian, 8:30etik 21:30era arte.
Gaiaren inguruko berriak:

Azterketei begira, ikasteko gelak zabalduko dituzte asteburuetan Leioako campusean (2006 Urt 11)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun