Urtarrilaren 21ean, larunbata, "Tximeleta" dantza ikuskizuna eskainiko du Algortako Getxo Antzokian Ballet Biarritz Junior (BBj) taldeak. Lan horretan obra ezagunen koreografiak antzezten dituzte lapurtarrek: A. Schoenberg-en "La noche transfigurada", C. Saint-Saëns-en "La muerte del cisne" eta M. Ravel-en "Bolero", hain zuzen ere. Ikuskizuna 20:00etan hasiko da eta sarrerek (Algortako kultur etxean, BBKren orotarako kutxazainetan, www.bbk.es web orrialdean eta 944 310 310 eta 944 914 080 telefono zenbakien bidez, dagoeneko salgai), 9 euro balio dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!