Vuvu Zolano errefuxiatu angolarrak emango du hitzaldia ostegun honetan Itzubaltzeta / Erromon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 11a, 22:16

Gizatiar Itzubaltzeta / Erromo eta Areetako emakumeen elkarte soziokulturalak antolatuta, "Esperanza" liburua aurkeztuko du ostegun honetan, urtarrilak 12, Vuvu Zolano errefuxiatu angolarra Zairen. Liburua aurkezteaz gain, Angolan bizi izandakoaz hitzegingo du Zolanok. Ekitaldia arratsaldeko zortzietan izango da, Itzubaltzeta / Erromoko kultur etxean. Bestalde, Hirugarren Mundua alde batera utzi eta osasunaz jardungo dira urtarrilaren 19an Gizatiar elkartekoak. Izan ere, egun horretarako, "¿Que sabemos de las hierbas?" hitzaldia antolatu dute, biharkoaren toki eta ordu berean. Argazkian, mina baten ondorioz oina galdutako gaztea Angolan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun