Gure eskualdean Gipuzkoara txangoa egiteko ohitura handia badago ere, Uribe Kostan bertan badira hamaika aukera txotx egiteko: besteak beste, Andrakako izen bereko sagardotegia (946 879 394), Urdulizko Ayoberri sagardotegia (946 764 257), Leioako Peruri auzoan kokatutako Artea merkataritzaguneko Itzea sagardotegia (944 601 813) eta Pinuetako Beti Lagunak sagardotegi erretegia (944 643 547), Algortako sagardotegia (944 604 177) edo Itzubaltzeta / Erromoko Gure Etxea sagardotegia (944 640 882).
Gaiaren inguruko berriak:
Zabalik dago aurtengo txotx garaia (Berria)
Jose Luis Kortak sagardo denboraldia ireki du gaur Astigarragan (Eitb24.com)
Euskal Herriko txotx garaia ofizialki zabaldu dute gaur Astigarragako Petritegi sagardotegian, ohitura denez Sagardo Berriaren Eguna ospatuz. Jose Luis Korta Castro traineruko entrenatzailea izan da lehenengo baso-erdi sagardo dastatzeko arduraduna Astigarragako Udala, herriko kultur elkarteak eta Astigarraga inguruko sagardogileek antolatutako jai egunean. Kortarekin batera, besteak beste, Joane Somarriba txirrindulari sopeloztarra, Ainhoa Arteta sopranoa, Periko, Mikel eta Xabi Alonso futbolariak, Abraham Olano txirrindularia, Pedro Miguel Etxenike fisikaria eta Juan Mari Arzak sukaldaria izan dira. Bertsoak Jexux Mari Irazuren ahotik etorri dira.