Paul Asensiori elkartasuna adierazi eta 18/98 epaiketa salatzeko manifestazioa izango da bihar zortzi Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 12a, 18:37

Algortako ezker abertzaleak deituta, 18/98 auziaren gainean Espainiako Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketa salatu eta Paul Asensio algortarrari elkartasuna adierazteko mobilizazioa izango da datorren asteko ostiralean, urtarrilak 20, aipatu herrian. Izan ere, 18/98 sumarioaren barruan, astelehenean hasi zen Ekin erakundearen aurkako epaiketa eta, pieza horren barruan, Asensio bera dago auziperatuta. "Epaiketa politikorik ez! Utzi pakean Euskal Herria!" aldarrikatzeko, arratsaldeko 8etan abiatuko da manifestazioa Telletxe plazatik. Argazkia: Txalaparta argitaletxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun