Larunbata lan-eguna izango da Ganebarrin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 12a, 19:06

Larunbat honetarako lan-eguna antolatu dugu Sopela eta Urdulizko Ganebarri gaztetxean. Edozein laguntza, txikia izanda ere, ongietorria izango da. Goizetik, eutsi arte iraungo du lanak. Bazkaria, noski, gure kontu; umore ona eta laguntzeko gogoen truke edukiko duzue. Heltzen ez dakizuenontzat... aurreko Igeltsera gaztetxearen pare-parean dago Ganebarri, hau da, Urdulizeko metro geltokian jaitsi eta ezkerretarako bidea jarraituz, hiruzpalau minutura. Kotxez joan ezkero, Urdulizetik etorrita Sopelako lehenengo etxea da (Sopela jartzen duen kartela etxean bertan dago); eta Sopelatik abiatuta, udaletxetik Urdulizerako bidea jarraituz, minutu pare batean helduko zarete: bi errotonda igaro eta bertan egongo zarete.

Aparkalekua badago, baina hobe da bertoko norbaiti galdetzea non aparkatu. Hau konpontzen egongo gara eta. Bertan, eduki ez ditugun elkarrizketak eta emon ez ditugun azalpenak jasoko dituzue.

Larunbaterarte,

Sopela eta Urdulizko Gazte Asanblada (SUGA)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun