Larunbat honetan, urtarrilak 14, kontzertua izango da Leioako Udondo gaztetxean,
MusikHerria herri disketxeak antolatu duen
Gaztetxe Biraren baitan. Arratsaldeko zortzietatik aurrera,
Akatu (Iruñea),
Adikune (Donostia) eta
Lur Jota (Zorrotza) taldeek joko dute. Banan-banan hartuta, Intxaurrondoko Letaman gaztetxean entseatzen duen hirukotea da Adikune. Beste talde batzuen errautsetatik jaioak, 2002tik dabiltza martxan. Bideo bat eta hiru kantuz osaturiko CD kaxa bitxia ere badute. Akatu taldeari dagokionez, zazpi lagunek osatzen dute, euskaraz abesturiko metal musika bizia jorratuz. Erritmo base trinkoa, gitarra zorrotzak, djbearen ukitu berezia eta bi abeslarien hitz jokoek ematen diote nortasuna talde nafarrari. Jada denbora da sei kantuz osaturiko maketa kaleratu zutela, baina era berean aitzaki paregabea da, taldearen gaur egungo egoera ezagutzeko. Azkenik, 2003ko irailean sortu zen beste izen batekin Lur Jota. Punka egiten dute, baina beraien estilora. Momentuz Zorrotzako musika taldeko lokaletan entseiatzen dute eta hainbat kontzertu eman dituzte. Euskara eta gaztelera tartekatzen dute letretan. Argazkian, Adikune donostiarrak /
Gaztesarea.net.