Bizkaiko Sukaldari Gazteen Txapelketa Leioan ospatuko da larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko urt. 12a, 21:13

Euskal Herriko Gastronomia Etxeak Leioako Ostalaritza Eskolan ospatuko du larunbat honetan, urtarrilak 14, Bizkaiko Sukaldari Gazteen Txapelketa, ekimenaren arduradunek gaur prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez. Horrelako lehiaketak lurralde bakoitzeko jatetxe eta hoteletako sukalgintzako profesional orori zuzenduak daude. Gauzak horrela, EAEko Sukaldari Gazteen Txapelketan egongo dira, Gipuzkoa –jadanik ospatua– eta Bizkaiko txapeldunek. Aipatu norgehiagoka urtarrilaren 31an izango da, Donostiako Londres hotelan. Azken honetan irabazle suertatzen direnek, berriz, Espainiako Gazte Sukaldarien X. Txapelketan parte hartuko dute, Madrilgo Gourmets Klubaren Nazioarteko Gelan, maiatzaren 9an eta 10ean.

Horrela, Bizkaiko txapelketan Jose Angel Iturbe, Jose Miguel Santamaria, Fernando Canales, Dani Garcia, Peio Garcia Amiano eta Mikel Corcuerak osotuko dute epaimahaia. "Sona handiko sukaldari eta prentsa espezializatuko kideak guztiak", antolatzaileek zehaztu dutenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun